GURTU BARNE DISEINUA
ESPAZIOAK NORTASUNEZ ETA FUNTZIONALTASUNEZ ERALDATZEN DITUGU.
Gure barne-diseinuko estudioan espazio bakoitza nortasunez, elegantsiaz eta funtzionaltasunez janzten dugu. Barne-diseinuan espezialistak gara, eta neurriko konponbideak eskaintzen ditugu etxe, bulego zein saltokietarako. Sormena, joera berriak eta lan txukuna uztartzen ditugu, bertan bizi direnen bizimodua biziberritu eta eraldatuko duten giro paregabeak sortzeko.

ZURE PROIEKTUAN LAGUNDUKO DIZUN ESTUDIO BATEN BILA ZABILTZA?
GURTU BARNE DISEINUAN etxe zein espazio publikoetarako barne-proiektuen diseinuan eta exekuzioan
espezializatuta gaude.
- Zurekin elkartu eta espazioa ezagutzen dugu.
- Bezero bakoitzarekin harreman pertsonalizatua dugu.
- Diseinu-proposamenak eta 3D proiektuak egiten
ditugu. - Obrako gremioak eta materialak koordinatzen ditugu.
GURTU BARNE DISEINUAN zure ametsak egi bihurtzen ditugu, neurrira egindako irtenbideen bitartez.
Erreforma integralak
Amestutako sukaldeak
Neurrira egindako altzariak
Dekorazioa eta Barne-Diseinua
Hau guztia lortzeko, lehenik eta behin elkar ezagutuko gara. Proiektuaren etapa guztietan alboan izango nauzue, gertuko eta konfiantzazko giroan.
Etxebizitza bisitatuko dugu, neurriak hartuko ditugu eta lehen diseinuak prestatuko ditugu. Hau izango da proiektuaren oinarria; bertan, hainbat proposamen landuko ditugu zuek gehien identifikatzen zaituzten horrekin topo egin arte.
Proiektua garatu ondoren, materialak eta altzariak aukeratzeari ekingo diogu, zuen beharretara gehien egokitzen den aurrekontua osatzeko.
Obra aurrera eramateko, prozesuan parte hartuko duten gremio eta profesional guztiekin koordinatuko gara.
Prozesu osoan zehar aholkularitza, gertutasuna eta erosotasuna eskaintzen dugu, alderdi teknikotik hasi eta azken entrega arte, azken emaitzaz goza dezazuen.

ETXE ETA NEGOZIOETARAKO BARNE-DISEINUA ETA DEKORAZIOA
Estibaliz naiz, barne-diseinua nire pasioa da; ez da nire lanbidea bakarrik, inguratzen nauena ulertzeko modua baizik.
Gazte-gaztetatik, diseinuaren eta barne-diseinuaren munduak erakarri nau. Kuriositate hori pasio bizi bilakatu zen eta gaur egun nire proiektu guztiak gidatzen ditu.
Urteetako prestakuntzaren ondoren, jauzia eman eta GURTU BARNE DISEINUA proiektua martxan jartzeko garaia zela erabaki nuen: Zornotzan kokatutako barne-diseinuko estudio bat, modu pertsonal eta gertukoan lan egiteko aukera ematen didana.
Niretzat, GURTU hitzak esanahi bikoitza du: nire abizena izateaz gain, gurtzea eta errespetuz zaintzea ere esan nahi du. Hau da, proiektu bakoitza bakarra balitz bezala aurrera eramatea, beharrezko denbora eskainiz eta ideiak errealitate nola bihurtzen doazen ikusiz.
Ez dut espazio berdinetan sinesten, ezta garaian garaiko modetan ere. Helburu zehatza duten diseinuetan sinesten dut. Nire pasioa estetika eta funtzionaltasuna uztartzea da, nortasuna arnasten duten eta, batez ere, norberaren istorio propioa kontatzen duten espazioak sortzeko.
